XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.6.- DEFORMAZIOAREN AZTERKETA, TRAKZIO HUTSAREN KASUAN

2. atalean ikusia da, trakzio pean den barra baten luzapen axiala.

Entseiu bidez probatu da, luzapen axiala, barraren albo-kontrakzio batekin batera gertatzen dela eta.

albo-kontrakzio unitarioa /luzapen axial unitarioa erlazio hau konstante bat dela muga elastiko pean dagoen barrarentzat.

Konstante hau, letraz adierazten da eta Poisson-en erlazioa edo koefizientea deritzo, materialen sorkuntz hipotesitzat teoria molekularra erabiliz, era analitikoan erlazioa zehaztu zuen matematikari frantziarraren ohoretan.

Material isotropo direnentzat edo norabide guztietan propietate elastiko berberak dituztenentzat, Poisson-ek balio aurkitu zuen.

Entseiu experimentalek ikus erazi dute alegia, probeta metalikoetako albo-kontrakzioak edo albo-uzkurdurak Material hauek isotropotzat hartzen dira, Poisson-ek kalkulatutako balioa duela gutxi gorabehera.

Altzairuaren kasu partikularrean har daiteke.

Material baten Poisson-en modulu edo erlazioa jakinik, errazki kalkula daiteke trakzio pean den barra baten bolumen-aldaketa.

Barraren luzera erlazioan handitzen da.

Alboetako dimentsioak erlazioan laburtzen dira, beraz sekzio zuzenaren azalera erlazioan txikitzen da.

Beraz, barraren bolumena erlazioan edo erlazioan aldatzen da, -en balio txikia kontutan hartzerakoan eta bere berredurak mespretxatzean.

Hemendik ondorioztatzen da, zabalkuntza kubiko unitarioa dela.

Goma eta parafina bezalako materialentzat -ren balioa 0,5 inguruan dabil eta bolumena ia konstante mantentzen da trakzioak dirauen artean.

baino handiagoa balitz, bolumena txikitu egingo litzateke barra trakziopean jartzean.

Badaude material batzu, hormigoia bezalakoak, balio txikikoa dutenak eta kortxoa bezalako beste batzu, hutsala dutela jo daitekeenak.

Ondorio guzti hauek, dagokion zeinu-aldaketa egin ondoren, aplikagarriak dira konpresioarentzat.

Luzera-laburpena zeharkako zabalkuntzarekin batera dator eta beronen kalkulu rako trakzioaren kasuan erabiltzen den -ren balio berbera erabil daiteke.